miércoles, 25 de noviembre de 2009

AUZO BERRIAREN MEMORIA

_Auzo bakar bat sortuko dugu, bi kolektibo jasotzen dituena, bakoitzak bere erabilera eta beharrekin.
Batek, EH mailako jendea bilduko du Sacem eraikinaren berrerabilerari esker, eta bestea Billabona eta
inguruko guneetara mugatuko da.

_EH mailako auzoa: beharko ditu:

- EGOITZA KOLEKTIBOA
- KOMERTZIOA
- ESPAZIO PUBLIKOA
- BATXILERGO ARTISTIKOA
- MODA, ANTZERKI ETA DEKORAZIO ESKOLA
- ANTZOKIA
- JATETXE, TABERNA...
- ERAKUSKETA GUNEA


_ BILLABONA mailako auzoa:

- ETXEBIZITZAK
- KOMERTZIOA
- ESPAZIO PUBLIKOA
- BATXILERGO IKASKETAK
- ANTZOKIA
- JATETXE, TABERNAK..


_Kolektibo horien arteko elkarbizitza lortzeko, eremu osoa auzo bakar bat bezela ulertzen dugu,
Sacem eraikina bientzako gune bezela baliatuz.

_ SACEM:

_ Irakaskuntza: moda, antzerkia eta dekorazioa.

Izaera industriala mantenduz, bertan ikasi, sortu, erakutsi eta saldu egingo da.
Eraikina autosufizientea izango da, erakutsi eta salduko den guztia bertatik aterako baita,
industri prozesu osoa osatuz.


_ Aisialdi gunea eta auzo komertzioa ere bertan kokatuko dira, auzo berriko jendea
erakartzeko. Hau indartzeko eraikina eraikina auzo berrira irekiko da.

_AUZO BERRIA

_ Egoitza erabilera kokatuko da nagusiki.

Etxebizitzak eta egoitza kolektiboak batera jarriko dira, elkarbizitza hori sortzeko.

_ Eskola: Billabonako beharrak aztertuta, batxilergo mailako eskola bat kokatzen dugu, eta
bertan batxilergo artistikoa ere erakutsiko da, batez ere Sacem-eko eskolako ikasleak izango
direnentzako.
Auzo berriaren beharrak ikusita, haurtzaindegi bat planteatzeko beharra sor daiteke, honek
eskatzen dituen espazioekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario