sábado, 28 de noviembre de 2009

AUZOAREN IZAERA FINFATU ONDORENGO SACEM


Auzoaren erditik autozko sarrera osatuko da, Sacem-en azkenengo pabilioiaren azpitik osatuko dena. Honen goialdean, auzo osoarentzako komertzioa kokatuko da eta bertan, oinarrizko produktuez gain, Sacem-en sortzen diren produktuak erosi ahal izango dira.


Pabilioi ezberdinen arteko eta eraikin berriaren arteko komunikazioa altuera ezberdinetako paserelen bidez emango da. Ondoren modako desfileak ere bertan burutu daitezke. Auzoareen beste aldearekin eta tren geltokiarekin ere pasarela bidezko komunikaizoa emango da.



AUZOAREN IZAERA PENTSATZEN







AUZOAN IZAERA FINKATU AURREKO SACEM











AUZOAN IZAERA FINKATU AURREKO SACEM











miércoles, 25 de noviembre de 2009

AUZO BERRIAREN MEMORIA

_Auzo bakar bat sortuko dugu, bi kolektibo jasotzen dituena, bakoitzak bere erabilera eta beharrekin.
Batek, EH mailako jendea bilduko du Sacem eraikinaren berrerabilerari esker, eta bestea Billabona eta
inguruko guneetara mugatuko da.

_EH mailako auzoa: beharko ditu:

- EGOITZA KOLEKTIBOA
- KOMERTZIOA
- ESPAZIO PUBLIKOA
- BATXILERGO ARTISTIKOA
- MODA, ANTZERKI ETA DEKORAZIO ESKOLA
- ANTZOKIA
- JATETXE, TABERNA...
- ERAKUSKETA GUNEA


_ BILLABONA mailako auzoa:

- ETXEBIZITZAK
- KOMERTZIOA
- ESPAZIO PUBLIKOA
- BATXILERGO IKASKETAK
- ANTZOKIA
- JATETXE, TABERNAK..


_Kolektibo horien arteko elkarbizitza lortzeko, eremu osoa auzo bakar bat bezela ulertzen dugu,
Sacem eraikina bientzako gune bezela baliatuz.

_ SACEM:

_ Irakaskuntza: moda, antzerkia eta dekorazioa.

Izaera industriala mantenduz, bertan ikasi, sortu, erakutsi eta saldu egingo da.
Eraikina autosufizientea izango da, erakutsi eta salduko den guztia bertatik aterako baita,
industri prozesu osoa osatuz.


_ Aisialdi gunea eta auzo komertzioa ere bertan kokatuko dira, auzo berriko jendea
erakartzeko. Hau indartzeko eraikina eraikina auzo berrira irekiko da.

_AUZO BERRIA

_ Egoitza erabilera kokatuko da nagusiki.

Etxebizitzak eta egoitza kolektiboak batera jarriko dira, elkarbizitza hori sortzeko.

_ Eskola: Billabonako beharrak aztertuta, batxilergo mailako eskola bat kokatzen dugu, eta
bertan batxilergo artistikoa ere erakutsiko da, batez ere Sacem-eko eskolako ikasleak izango
direnentzako.
Auzo berriaren beharrak ikusita, haurtzaindegi bat planteatzeko beharra sor daiteke, honek
eskatzen dituen espazioekin.

lunes, 16 de noviembre de 2009

Eraikinaren programa

SACEMen irakaskuntza zentro bat sortuko dugu. Bertan ikasi, sortu eta sortutakoa erakutsiko dute, eta bertan bizitzeko aukera ere izango dute. Egoitza hau, ikasleentzat gain, irakasle, eskurtsio eta Santiago Bidea egiten duten erromesentzat ere izango da.
Moda, antzerki eta dekorazioari buruzko ikasketak proposatzen dira eta erakusten den guztia bertan sortua izango da. Moda eta dokarazioarentzako gela teoriko eta tailerrak proposatuko dira eta hauek eraikin zaharrean kokatuko. Antzerkiarentzat aldiz, gelak eraikin zaharrean kokatuko dira, baina antzokia eraikin berrian egongo da. Eraikin berrian kokatuko dira baita, egitza eta hainbat zerbitzu.
Bi eraikinak soto bidez komunikatuko dira eta hau sorkuntzen erakusketa gune izango da. Honek harreman zuzena izango du goiko patio irekiarekin ere, hemendik argiztatuko baita.

Bolumen berriaren kokapena eta lehengo eraikinarekiko loturak







sábado, 14 de noviembre de 2009

Santiago bidea



Santiago bidearen Billabona inguruko ibilbide eta albergeak ikus daitezke

Programaren azterketa





Frank Lloyd Wright (Johnson wax)


Wright-en Larkin eraikinak nolabaiteko harremana izan dezake Sacemekin.Biak patio baten inguruan garatzen dira, baina bien izaera ezberdina.Batean proiektuaren hasieratik kokatzen da patioa eta honek antolatuko du eraikina. Bestean aldiz, eraikinaren bizitzan zehar sortutako bolumenek sortzen dute patioa.Kasu honetan ere espazioa antolatzera irits daiteke nahiz eta orain hala ez egin.
Johnson Wax eraikinari buruz aipagarriena zera iruditzen zait: proiektua jasotzean Wright-i ez zitzaion ingurua batere gustatu eta onartu beharra izan zuenez, azkenean berak gustoko zuen inguru hori eraikinaren barnera sartzen du. Hau guztia adierazteko bere barne perspektiba eder horiek primeran datorzkio.